AURKEZPENA
Euskal Herriko V.
Ikus-entzunezkoen Rallya 2009ko abenduaren 12an egingo da.
Lehiaketa Bermeon (Bizkaia) egingo da. Lehiaketa
egunean goizeko 9:00etan, gaiarekin batera herriko hainbat ezaugarrien zerrenda
emango zaie parte-hartzaileei. Ikus-entzunezkoetan gutxienez hiru ezaugarri
islatu beharko dira.
Grabaketa eta
edizio-lanak goiz zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Arratsaldeko 19:00etan entregatuko dira egunean zehar ekoiztutako lanak. Egunean eta toki
berean sari banaketa egingo da.
BALDINTZAK
-
Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.
- Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.
- Kameratoia, gehienez, hiru minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza.
- Gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren egunean bertan adieraziko da.
- Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.
- Parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte grabazio eta ediziorako beharrezko aparailu guztiak: ordenagailu, kamera, euskarri digitalak, kargadore, kable, luzagailu eta bestelakoak.
- Ikus-entzunezko lanak AVI formatuan DV PAL-en entregatu beharko dira arratsaldeko 19:00etan.
- Topagunea ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo
SARIAK
- 1.500 eurokoa
- 1.200 eurokoa
- 900 eurokoa
* Antolakuntzak hala erabakiz gero, sariak banatu gabe gera daitezke
IZEN EMATEA
- Lehiaketan izena emateko azken eguna 2009ko azaroaren 30a izango da. Parte-hartzaileek bidali beharreko datuak hauek dira:
- Izen-abizenak,
- Jaiotze data,
- Telefonoa
- E-posta
- Helbide osoa
- NAN-aren irudia
- Izen ematea webgune honen bidez egin daiteke
- Talde kopurua mugatua izango da.
SARIKETA ETA EPAIMAHAIA
- Epaimahaia artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatuko dute.
- Sarituak zeintzuk izan diren egunean bertan jakinaraziko da, lanen proiekzioaren ondoren egongo den sari banaketa ekitaldian.
LANEN LIZENTZIA
-
Kameratoian ekoitzitako lanak Creative
Commons AITORTU-PARTEKATU lizentziapean zabalduko
dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi,
erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza
aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz.
- Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
- Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.
* Lehiaketan parte-hartzeak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar.
Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko, ondoko zenbaki eta helbidera jo:
gazteak2[a bildua]topagunea.com
edo 946215968 (Amaia)
|
|